Udako argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai Lobianon
Udal Kultura sailak Udako Argazki Lehiaketara aurten aurkeztutako irudiak ikusgai izango ditu aste honetan. Erakusketa Lobiano Kulturguneko aretoetan eskegita dago eta edizioak bildu dituen 49 irudiak aurkezten ditu; horietatik 28 kameraz hartuak eta beste 21ak esku telefonoarekin eginak. Erakusketa atzo ireki zen eta hilak 15eko igandera arte egongo da zabalik. Sarrera librea eta doakoa da eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke lanegunetan eta 12:00etatik 14:00etara asteburuan.
Irabazleen, egileen eta sarien zerrenda honako hau da:
Argazki-kameraren kategorian:
- Lehen saria: "En las alturas de Cajamarca" titulua, Perun. Egilea: Einer Luis Rodríguez Ponce, Eibarkoa. 300,00 euroko saria.
- Bigarren saria: "Mirada al abismo" izenburua, Ekuadorko ‘Baños de Aguas Santasen’. Egilea: Emma Fabiana Ayala Silva, Azpeitia. 200,00 euroko saria.
Sakelako telefonoaren kategorian:
- Lehen saria: "Ibon de Sabocos", Panticosan. Egilea: Aitziber Mayo Azkarate, Soraluzekoa. 200,00 euroko saria.
- Bigarren saria: "Salgaiak" titulua, Lisboako Santa Klara merkatuan. Egilea: Andoni Ruiz Ramos, ermuarra. 100,00 euroko saria.
Lehiaketara aurkeztu diren argazki finalisten zerrenda honako hauek osatzen dute:
Argazki-kameraren kategorian:
- "Gloria" izeneko argazkia, Santa Sabina all 'Arentinon, Erroman. Egilea: Miguel Blanco Olañeta.
- "Ventana al faro" izeneko argazkia, Biarritzen egina. Egilea: José Ramón Cabrera Cid.
Sakelako telefonoaren kategorian:
- "Aralar" izeneko argazkia, Aralar mendilerroan. Egilea: Joaquín Sánchez Romero.
- "Mahatsa bilduko dugu? Neuchâtel-en hartua-Suitzan. Egilea: Iratxe Marcos Lejardi.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan