Udako ordutegiari hasiera emango diogu udal zerbitzu publikoetan

30.06.23
Erakundea
Uztailaren 1etik 31ra bitartean, erakundean onartuta dagoen egutegiaren aplikazioz

Udal zerbitzuek udako ordutegia aplikatuko dute uztailean eta abuztuan – uztailaren 3tik abuztuaren 31ra –, urte honetarako onartutako lan-egutegiaren arabera. Oro har, gure arreta-ordutegia (Abiapuntu, Enplegu Zentroa, Lobiano Kultur Gunea eta Emakumearen Topagunea) zabalik egongo da 8: 00etatik 14: 00etara, datorren uztailaren 28ra arte.

Udal liburutegia lanaldi zatituan izango da uztailaren 1etik 13ra, ordutegi honen arabera: 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Uztailaren 14tik aurrera eta abuztuaren 31ra artean, goizez bakarrik,9:00etatik ordu 2etara bitarteko ordutegian.

Gainera, uztailaren 25, 26, 27 eta 31n eta abuztuaren 14 eta 15ean, udal bulegoak itxita egongo dira herriko Santiago jaiak direlako eta Jasokundeko Andre Mariaren zubia delako.

Abuztuan, udaletxeko eta Abiapuntuko bulegoak lanegunetan irekiko dira, 08:00etatik 14:00etara. Udaltzaingoak 24 orduz emango du zerbitzua asteko 7 egunetan, lanegunetan zein jaiegunetan. Lobiano eta Emakumearen Etxea itxita egongo dira.

Kirol-instalazioak

M.A. Blanco kiroldegia abuztuaren 1etik 23ra itxiko da. Uztailaren 25ean jaiegun bat bezala irekiko da, hau da, 9:00etatik 13:30era, eta 26an ez da zubirik egongo eta ohiko ordutegian lan egingo da, 8:00etatik 21:30era. Hilaren 27an eta 31n aldiz itxita egongo da, lehenengoa herriko jaieguna delako, eta bigarrena autonomia-erkidean jai delako.

Betiondoko kirol instalazioak, bestalde, uztailaren 24ra arte arratsaldez bakarrik irekiko dira, astelehenetik ostiralera, 17: 00etatik 21:00etara. Larunbat goizetan, 9:30etik 13:30era; igande eta jaiegunetan, berriz, itxita egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa