Udal brigadan sei hilabeterako hamaika langile kontratatzeko aukera emango du ‘ALPES 2024’ Planak
Udal honek langileak hautatzeko prozesua hasi du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen duen "2024ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak" deritzan Planaren baita. Gure administrazioak profil profesional askotako hamaika langabe kontratatuko ditu; obra-brigadarako. Kontratatuko diren lanpostuak ondorengoak dira: obra-arduradun 1, elektrikari 1, igeltsero 1, soldatzaile 1, lorezain 1, pintore 1, gidari 2, igeltsero peoi 1, lorezain peoi 1 eta pintore peoi 1. Aukeratutakoek sei hilabeteko kontratua izango dute, lanaldi osokoa.
Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu enplegu-eskaintza horiek eta hautaketa egingo du, eta dagoeneko hasi da web orrian eskatutako lanpostuak zabaltzen. Kontratatutako pertsonek langabezian eta izena emanda egon beharko dute eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda kontratua hasi aurreko egunean, eta Ermuan bizi beharko dute.
Lapostu-zeregina | Kopurua |
---|---|
Obra-arduradun | 1 |
Elektrikari | 1 |
Igeltsero | 1 |
Soldatzaile | 1 |
Lorezain | 1 |
Pintore | 1 |
Gidari | 2 |
Igeltsero-peoi | 1 |
Lorezain-peoi | 1 |
Pintore-peoi | 1 |
Planaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei laguntzak ematea, enplegua sortzeko proiektuak abian jartzeko. Proiektu horiek eragina izango dute jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan, eta enplegu-aukerak modu orekatuan eskaini ahal izango dituzte Euskadiko eskualde guztietan, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.
Lanpostuen eskaintza Lanbideren webgunean zabalduko da azaroaren 15era arte. Hilabete horretako 18tik 29ra Brigadako langileak hautatuko dira, eta horien artean emakume batek parte hartuko du. Lanbidek egiaztatuko du hautatutako pertsonek baldintzak betetzen dituztela. Abenduko bigarren hamabostaldian kontratuak gauzatzea aurreikusten da.
Kontratazioen ezaugarri eta betekizunak
Enplegua sustatzeko jarduerak dira langabeen enplegagarritasuna handitzea helburu duten kontratazioak, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez.
Aipatutako planaren kontratazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Toki-eremuko onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotuta egotea.
- Erakundeetako egiturazko langileak ordeztea ez ekartzea.
- toki-erakundeak ezin izango ditu kontratatu 2023ko ekitaldiko deialdi berean kontratatutako pertsonak, ezta toki-erakundeek 2023ko ekitaldiko EAEko EGIF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatutakoak ere.
Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatuko da probak edo elkarrizketak egitean, bai eta kontratatu beharreko lanpostuetarako pertsonak hautatzean ere.
Lehentasuna emango zaie kontratatu beharreko gaietan erdi- eta goi-mailako zikloetako prestakuntza duten pertsonei, bai eta ibilgailuak eta makinak gidatzen eta laneko arriskuen prebentzioan espezializatzeko ikastaroei ere.
Hautagaiek lortu nahi duten lanbidean gutxienez 3 hilabeteko lan-esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.
Kontratuak aurtengo abenduaren bigarren hamabostaldian hasiko dira.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan