Udal Hauteskundeak Ermua: PSE-EE/PSOE 6; EH Bildu 4; EAJ 3; Elkarrekin Podemos 2; PP 2

Ermuko Hautesle Erroldaren %62,3k eman du botoa gaur 2023ko Udal eta Foru Hauteskundeetan. Alderdi Sozialistak (PSE-EE/PSOE) lortu du boto gehien, 2.256 boto (%29,63) eskuratu baititu 12.409 hautesleko balizko Hauteskunde Erroldatik. 6 zinegotzi izango ditu, egungo agintaldian baino bat gutxiago.
Babes handiena izan duen bigarren indar politikoa EH Bildu izan da, 1.792 botorekin (%23,54). 4 zinegotzi lortu ditu, egun baino bat gehiago.
Hirugarren indarra EAJ/PNV izan da, 1.396 botorekin (%18,33). 3 zinegotzi lortu ditu, egun baino bat gutxiago.
Elkarrekin Podemos laugarren indarra izan da 1.033 botorekin, eta %13,57ko portzentajearekin. 2 zinegotzi lortu ditu, eta, beraz, ordezkaritzari eutsi dio.
Bosgarren alderdia, botoen arabera, PP da, 802 botorekin eta %10,53ko portzentajearekin. 2 zinegotzi lortu ditu, orain dituenak baino bat gehiago.
Azkenik, aurkezten zen seigarren hautagaitzak, Espainiako Langileen Alderdi Komunistak, 186 boto jaso ditu, %2,44, eta ez du ordezkaritzarik lortu.
2023ko Toki Hauteskundeetako zenbaketaren datu xehatuak ondorengo tauletan jasotzen dira:
Irudia | Talde politikoa | Botoak | Botoen % | Zinegotziak |
---|---|---|---|---|
Imagen
![]() |
PSE-EE/PSOE | 2.256 | %29,63 | 6 |
Imagen
![]() |
EH Bildu | 1.792 | %23,54 | 4 |
Imagen
![]() |
EAJ/PNV | 1.396 | %18,33 | 3 |
Imagen
![]() |
Elkarrekin Podemos | 1.033 | %13,57 | 2 |
Imagen
![]() |
PP | 802 | %10,53 | 2 |
Imagen
![]() |
PCTE | 186 | %2,44 | 0 |
Hautesleen errolda | Botoak | Abstentzioa | Baliozko botoak | Boto zuriak | Boto baliogabeak |
---|---|---|---|---|---|
12.409 | 7.736 (%62,34) | 4.673 (%37,66) | 7.614 (%98,42) | 149 (%1,93) | 122 (%1,58) |
Sekzio eta mahai bakoitzeko botoen xehetasun guztiak, hemen.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa