Udal Orientazio Zerbitzua: enplegua lortzeko atea eta baliabideak
Ermuko Udalak enplegu-programak aurkezten jarraitzen du Lanbideren hainbat deialditan, udalerrian lan-esperientzia emateko eta enplegua dinamizatzeko. Interesdunei gogorarazten diegu Udalak hautagaiak bidaltzeko eskatzen diola Lanbideri parte-hartzaileak hautatu behar dituenean. Beraz, enplegu-eskaintzak ahalik eta baldintza onenetan egin ahal izateko, oso garrantzitsua da curriculuma eta Lanbideko enplegu-eskaera eguneratuta edukitzea. Eta hori Ermuko Udaleko Orientazio Zerbitzuan egin daiteke.
Zerbitzu hori Enplegu Zentroaren instalazioetan eskaintzen da, Konbentukoa kaleko 5. zenbakian, herritarren arretarako bulegoaren (Abiapuntu) ondoan. Kokapen horretan, gure ohiko ordutegia 8:00etatik 15:00etara bitartekoa da, eta udako uztaila eta abuztuko hilabeteetan 8:00etatik 14:00etara.
Instalazio horietan, lana bilatzeko edo eskaera egiteko goitik behera hornituriko gune tematiko espezifiko bat duzu: ordenagailuak, inprimagailua, fotokopiagailua, eskanerra, liburuak, bulegoko materiala, wifi sarea eta abar erabilgai izango dituzularik. Hori guztia lanpostua eta prestakuntza bilatzeko kudeaketan erabili ahal izateko. Baliabideak erabiltzeko laguntza behar baduzu, orientatzaile bat izango duzu eskura, aurretiko hitzordurik eskatu beharrik gabe.
Laguntza sakonagoa nahi baduzu, bulegoan arreta pertsonalizatua jarrita, edo Lanbideko hautagaitzan aldaketak egin behar badituzu, bi lan-orientatzaile izango dituzu, aldez aurretik hitzordua eskatuta artatuko zaituztenak.
Zehazki, zerbitzu honetan lagun diezazukegu:
• Lanbideren enplegu-eskaera berritzea (DARDE). Langabezian egotearen kudeaketa pasatzea
• Durangoko Lanbiderekin hitzordua hartzea
• Baja egoeratik Alta egoerara pasatzea Lanbiden
• Lanbiden hasierako Alta eskatzea
• Zure curriculuma eta Lanbideko enplegu-eskaria berrikustea eta eguneratzea
• Curriculum pertsonala prestatzea
• Lan-merkatuari buruzko informazioa ematea. Eta enpleguari eta langabeziari buruzko estatistikak
• Profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko informazioa ematea
• Aurkezpen-gutuna prestatzea
• Enplegu-agentzietan (Ermuko Udalarena, esaterako), ABLEetan, enplegu-atarietan eta, oro har, enpresetan izena ematea.
• Lan- eta prestakuntza-eskaintzak bilatzea
• Enplegu eta prestakuntza eskaintzetan izena ematea
• Enplegu-bilaketa hobetzeko tailerretan parte hartzea
• Interneterako konexioa duten ordenagailuak, inprimagailua eta orientatzaile baten laguntza erabiltzea enplegua eta prestakuntza bilatzeko era guztietako izapideak egiteko.
• Enplegu bilaketa gai duten liburu tematikoak erabiltzea
• Enpresen zerrendak lortzea
• Zure helburu profesionala definitzea
• Zure ibilbide profesionala diseinatzea
• Zure Lanbideko bulegotik eratorritako Enplegu Akordio Pertsonalak egitea
• Enplegagarritasunaren balorazioa egitea
• Prestakuntza-aholkularitza jasotzea
• Lan-elkarrizketak edo hautaketa-prozesuak prestatzeko moduari buruz aholkatzea (gizarte-trebetasunak)
• Enplegua bilatzeko teknologia berriekin moldatzen ikastea
• Lana bilatzeko bideak ezagutzea
• Enplegu-atarietan izena ematea
• Zure lana edo prestakuntza bilatzeko jarraipena eta laguntza izatea
Esan behar da, zerbitzu honetan ez dugula laguntza ekonomikorik izapidetzen, kudeatzen edo horien inguruan berri ematen (DSBE, GGG, GEA, subsidioa, langabezia, eta abar).
Gure ordenagailuak eta gainerako baliabideak erabili nahi badituzu, 943179151 zenbakira dei dezakezu. Hitzorduarekin artatzen zaituen orientatzaileetako batekin hitz egin nahi baduzu, deitu 943179010 telefonora (luzapenak: 1308 edo 1310). Posta elektroniko bat ere bidal dezakezu centroempleo@udalermua.net helbidera.
Lotutako albisteak

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu

Beatriz Gamiz eta José Manuel López ermuarrak Alfonso Gurpeguirekin bildu dira

Bizkaiko enpresentzat doako online ikastaroak eskainiko ditu Izarra Fundazioak