Udalak behin-behineko langileak kontratatzeko bi hautaketa-prozesu hasi ditu
Ermuko Udalak bi hautaketa prozesu hasi ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, urte amaierara arte bi teknikari lanpostu aldi baterako kontratatzeko. Bi kasuetan unibertsitateko lizentziatura edo gradua eduki behar da, eta hizkuntzen ezagutza egiaztatu: euskara eta ingelesa, indarrean dauden ziurtagiri ofizialen arabera. Kontratua aldi baterako lan-kontratua izango da, eta hamar hilabeteko iraupena izango du. Lanaldia jarraitua izango da eta 8:00etatik 15:00etara egingo da.
Parte hartu nahi duten pertsonek Lanbiden izena emanda egon behar dute langabe gisa edo enplegua hobetzeko eskatzaile izan behar dute.
Lanpostuak eta ezaugarriak
Berrikuntza-eragileak tokiko korporazioak diseinatutako berrikuntza-politikak gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak garatuko ditu. Eginkizun nagusiak honako hauek izango dira: proiektuak lizitatzea eta garatzea; ekintzailetza teknologikoa sustatzea; iraunkortasun-planak abian jartzea; energia aurrezteko planak edo ekonomia zirkularrekoak.
Xehetasun guztiak Lanbideren fitxan daude, estekatuta.
Programa-teknikariak eremu soziokulturalari lotutako jarduera-proiektuak egingo ditu, baita udalerriko kultura-ondareari balioa emateko proiektuak ere. C1 edo 3. hizkuntza-eskakizuna eta ingeleseko B2 izatea eskatzen da.
Xehetasun guztiak Lanbideren fitxan daude, estekatuta.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu