Udalbatza berria larunbatean eratuko da ezohiko Osoko bilkuran, non alkatea ere aukeratuko den

Maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean –ekainaren 17an- bilduko dira ezohiko Osoko Bilkurara, agintaldi berriko Udalbatza eratu eta alkatea aukeratzeko. Udalbatzarra osatzeko bilkura ezohikoa izango eta udaletxeko batzar aretoan egingo da goizeko 10etan. Saioa publikoa da eta libre izango etortzea nahi duten herritar guztientzat.
Adin-mahaia eratzea
Bilkura horretan adin-mahaia eratuko da, legearen arabera organo horri baitagokio hautetsien agiriak ikuskatzea eta horiei zina edo hitza hartzea, karguaz jabe daitezen. Adin-mahaia osatu behar dute adinez hautetsi nagusienak –idoia Goicoecheak- eta gazteenak –Joanna Diez Benitok-, udaleko idazkariarekin batera eta horren laguntzaz. Zinegotzi-kargua bere gain hartzeko hautagaiek izaera orokorreko galdera honi erantzun beharko diote: “Zinegotzi kargua zuzentasunez betetzeko eta Erregeari leialtasuna izanik, eta Konstituzioa Estatuko arau nagusia den aldetik, hori gorde eta gordearazteko zina egin edo juramenduari baiezkoa ematen diozu?”
Hauteskunde-legearen 195. artikulua eta 707/79 Errege-dekretua bete eta gero, mahaiak Udalbatza eratutzat emango du 2023-2027 agintaldi berrirako.
Alkatea aukeratzea
Jarraian, adin-mahaiak alkatea aukeratzeko prozesuari ekingo dio. Alkate gaiak izan ahalko dira hauteskundeetan parte hartu duten alderdietako zerrenda buru guztiak.
Alkatea/sa aukeratzeko moduari dagokionez, tradizionalki, pertsonak aukeratzeko edo ordezkatzeko ezkutuko bozketa ezarri ohi da. Zinegotzi berriei alfabetoaren ordenari jarraiki banaka deituko zaie, beren botoa hautestontzi batean sar dezaten.
Hautagaietakoren batek lehenengo txandan botoen gehiengo absolutua eskuratzen badu, alkate izendatua izango da. Bestela, udalerrian boto gehien eskuratu duen zerrendaburua izendatuko dute alkate/sa. Botoetan kopuru bera edukiz gero, aukeraketa zozketaz egingo da.
Alkate izendatutakoak agintearen ‘makila’ jasoko du
Adin-mahaiak botorik gehien jaso duen pertsona alkate izendatuko du, horri zina hartuko dio eta karguaz jabetuko du. Ondoren, mahaiak bere egitekoa bukatutzat emango du eta, alkate berriak hitza hartu ahal izango du, nahi izanez gero.Horren ondoren, bilera amaitutzat emango da.
Udalbatza berria eratzen denetik kontatzen hasi eta hogeita hamar egun izango ditu alkate berriak, gainerakoei eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dien Dekretua prestatzeko eta Tokiko Batzorde kideak izendatzeko.
Bertaratu ezin denak, udal Webgunearen bitartez Udalbatzarren jarraipena ikusi eta jarraipena egin ahalko du streaming-ez, lotura honetan sakatu eta gero. Saioa beste momentu batean ikusi ahal izateko udalbatzarren grabazioa helbide horretan bertan gordeko da.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa