Udalbatza gaur hileko Osoko Bilkuran jabetuko da alkateak karguari uko egin izanaz

30.09.24
Erakundea
Bilkura 19:00etan hasiko da, eta, besteak beste, J. Carlos Abascalek alkatetzari uko egin diola eta OHZren 2025erako karga motak aldatuko direla dira azpimarragarri

Ermuko Udalbatza gaur, hilak 30, bilduko da iraileko ohiko Osoko Bilkurara. Bilkura 19:00etan hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bigarren deialdian egiten bada, ordu erdi geroago.

Zinegotziek bederatzi puntuko gai-zerrenda landuko dute. Lehenengo gonbidapena izango da, aztertu beharreko gaietan interesik baduten jakinaraz dezaten. Jarraian, aurreko osoko bilkuraren akta bozkatuko dute, uztailaren 23koa.

Hirugarren puntutik laugarrenera bi gai ekonomiko jorratuko dira: lehenik, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2025erako karga-tasak finkatzea, eta, ondoren, 2023ko Kontu Orokorra.

Hurrengo puntuan, uztailetik irailera bitartean Alkatetzaren Dekretuen berri emango da. Seigarren eta zazpigarren artikuluetan, hurrenez hurren, kredituak gaitzeari eta egonkortasun-txostenari buruzko 2. espedientearen 2952/2024 dekretuaren berri emango da. Eta, jarraian, 2953/2024 Dekretua, kreditu-transferentziari eta egonkortasun-txostenari buruzko 2. espedientea.

Zortzigarren puntuan Juan Carlos Abascalek udaleko alkatearen karguari uko egin izana agerraraziko da.

Saioa bederatzigarren puntuarekin amaituko da, galde-eskeen atalarekin, halakorik balego.

Saioa streaming bidez emango du, webgune korporatiboaren eta YouTubeko kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa