Udalbatzak hainbat lan-saio izango ditu bihar
Udalbatza hainbat lan batzordetara bilduko da bihar, asteartea, Gabon aurreko azken aste honetan. Zinegotziak Gai Orokorretarako eta Osoko Bilkurarako deituta daude, 9:30etatik aurrera. Gai-zerrenda lau puntuk osatzen dute: aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsu edo bateraezintasun jakinarazteko gonbidapena; aurreko asteko akta; Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzei buruzko informazioa (ALPES 2023); eta, azkenik, Gizarte Zerbitzuek aplikatuko duten hitzordu lgunduaren protokoloari buruzko informazioa.
Goizeko 11:00etan Kontuen eta Ogasunaren Batzorde Berezirako deituta daude. Bilkurak hiru gai aurreikusten ditu gai-zerrendan: aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsu edo bateraezintasun jakinarazteko gonbidapena; aurreko asteko akta; eta Hirukidek –Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioak– 2024ko Ordenantzen behin-behineko onarpenari aurkeztutako alegazioei buruzko jarrera edo irizpena.
Eguerdian, ordezkariak ezohiko Osoko Bilkurara bilduko dira, 12:00etatik aurrera, gai-zerrendan aurreikusitako hiru puntu erabakitzeko. Lehenengoa, aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsu edo bateraezintasun jakinarazteko gonbidapena izango da; azaroaren 28ko bilkurako akta; eta, azkenik, San Antonio auzoan igogailu bat eraikitzeko proiektuari buruz hitz egin eta erabakiko dute.
Bilera horiek guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira orrialde korporatibo honetan, adierazitako ordenan eta kasu bakoitzean zehaztutako orduetan.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa