Zaporeak elkartearen aldeko spinning maratoia

07.05.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
Ekimen solidarioa larunbatean izango da, 10:00etatik 13:00etara, San Pelaion

Ermua Kirolak Ermuko Udaleko Kirol Sailak elkartasunez beteriko ekitaldia antolatu du maiatzaren 11rako, larunbata. 10:00etatik 13:00etara ziklo edo spinning maratoia egingo da San Pelaio plazan, eta bertan Zaporeak GKEarentzako dirua bilduko da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte horrek egunero otordu duin bat eskaintzen die Europara iristen diren errefuxiatuei.

Marga Pérez, Jessica Aguilar eta Gaizka Rodríguez Udal kiroldegiko begiraleek dinamizatuko dituzte jarduera fisikoaren hiru orduak. Parte hartu nahi dutenek Miguel Ángel Blanco kiroldegian izena eman ahal izango dute aldez aurretik edo, bizikletak libre geratzen badira, eguneko azken saiora joan, 12:00etatik 13:00etara.

Maratoiaren egunean, Zaporeak GKEak pin bat banatuko die elkartea diruz lagundu nahi dutenei, 5 euroko dohaintzaren truke. Ekitaldi solidarioan diru gehiago bildu ahal izateko, taloak saltzeko postu bat ere jarriko du elkarteak San Pelaio plazan.

Beren aletxoa ekarri nahi baina ekitaldian parte hartu ezin dutenek "0 errenkadako" sarrera bat erosteko aukera dute, Caixabankeko ES53 2100 2724 8101 0066 3988 kontura transferentzia eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan