Zatoz irristatzera familiakideekin aire zabalean

Kirol alorrak datorren igandean, maiatzak 26, bi orduz aire zabalean familian patinatzeko jarduera antolatu eta iragarri du. Jarduera doakoa izango da, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea eta Orbe Kardinalaren plazan egingo da.
Jarduera goizeko 11etatik arratsaldeko 1etara gauzatuko da eta monitore batek dinamizatuko du. Parte hartu nahi dutenek beharrezko ekipamendua eta segurtasun-elementuak eraman beharko dituzte, eroriz gero lesionatu ez daitezen: irristailuak, kaskoa eta belauneko, ukondoko eta eskuetarako babesgarriak.
Proposamena doakoa da adin guztietako pertsonentzat. Ez da beharrezkoa plaza erreserbatzea, kirola egiten denbora dibertigarri bat pasatzeko eta bertara joateko gogoa izatea besterik ez. Animatu!
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan