Zatoz sei igandeetan eta bi orduz patinatzera familian

09.01.25
Imagen
Kirolak
Gizartea
Arratseko 5etatik 7etara bitartean, urtarrilak 19 eta 26an, eta otsaileko 2, 9, 16 eta 23an. Abonatuak doan

Ermua Kirolak kirola eta aisialdia uztartzen dituen jarduera bat antolatu du: urtarrila eta otsaileko igande arratsaldeetan bi orduz familian patinatzea. Jarduera Ariztmendi pilotalekuan egingo da 17:00etatik 19:00etara ondoren adierazten diren igande hauetan:

  • Urtarrila: hilak 19 eta 26
  • Otsaila: hilak 2, 9, 16 eta 23

Jarduera hau doakoa izango da Ermua Kirolak-eko abonatuentzat eta begirale aditu batek dinamizatuko du. Abonatuak ez direnek ere parte har dezakete, instalazioko sarrerari dagokion 5,50 € ordainduta. Jarduerak parte hartu ahal izango duen partaide kopurua mugatua izango du, pilotalekuak zehaztuta duen edukieraren berbera.

Parte-hartzaileek irristatzearen oinarriak eta teknika ikasi ahal izango dituzte edo beren ezagutzak eta trebetasunak hobetuko. Hori guztia, familia giro hurbilean gozatu ahal izango dute gurasoek eta seme-alabek batera, jarduera dibertigarri hau partekatuz eta gozatuz. Parte hartzaileek patinak eta beharrezko babes materiala eraman beharko dute: kaskoa, ukondoak eta belaunak.

Informazio eta xehetasun gehiago M. Angel Blanco eta Betiondo kiroldegietako sarrera edo kontrolean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan