Zenbaketaren emaitzak Ermuan: PSE-EE-PSOE 3.057 boto, PP 1.355; EH Bildu 1.323; Sumar 1.295; EAJ 1.077 eta Vox 227

23.07.23
Imagen
Un vecino vota en una mesa del Mercado
Erakundea
Emaitza hauek behin-behinekoak dira. Senatukoak bihar -uztailak 24ko astelehenean- emango ditugu

Pedro Sánchezen alderdiak boto gehien lortu ditu gaur Ermuan, 2023ko uztailaren 23ko (igandea) Gorte Nagusietarako Hauteskundeetarako deialdian. Boto gehien jaso dituen partidak 3.057 boto lortu ditu (% 36,02) 12.401 hautesleko errolda posibletik. Babesik handiena izan duen bigarren indar politikoa Alderdi Popularra izan da: 1.355 boto-paper jasota (% 15,96) eta, atzetik, EH Bildu, 1.323 lagunen babesarekin  (%15,59). Ondoren, Yolanda Diez buru den Sumar taldea dator, 1.295 botorekin (%15,26); jarraian, EAJ-PNV, bosgarren postuan, 1.077 botorekin (%12,69).

Seigarren indarra Vox izan da, 227 papeletarekin (%2,67). Ermuan 12.401 pertsonek izan dugu botoa emateko eskubidea. Horietatik 8.567k  bozka eman dute (%69,08ko partaidetza-indizea) eta beste 3.834 bizilagunek ez duute bozkatu. Horrek %30,92ko abstentzioa suposatzen du.

Senatuaren emaitzak bihar, astelehena, eskainiko ditugu.

Resumen de resultados provisiones de las Elecciones Generales 23-J de 2023
Logotipoak Alderdi Politikoak 2023ko U-23 bozkak Botoak %
Partido Socialista logo
PSE-EE-PSOE 3.057 36,02%
Partido Popular logo
Partido Popular 1.355 15,96%
Logo EH Bildu
EH Bildu 1.323 15,59%
Logo Sumar agrupación
Sumar 1.295 15,26%
Logo EAJ/PNV
EAJ-PNV 1.077 12,69%
Vox marca
VOX_logo.jpg
Vox 227 2,67%
 

2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorren behin-behineko emaitzak.

Dokumentuak

Elecciones Generales 2023. Ermua Escrutinio a Congreso

Resultados provisionales del recuento de las Elecciones Generales 2023 y del Congreso en Ermua|2023ko Hauteskunde Orokorren eta Kongresuaren behin-behineko zenbaketaren emaitzak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa