Zer egiten duzu zure seme-alabak entrenatzen ari diren bitartean?

10.10.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
Aspertzen edo sedentario sentitzen bazara, aprobetxa ezazu denbora hori eta zaindu forma eta sasioian jarri Cross train jarduerarekin

Lana, familia, aisia, gizarte-harremanak eta bakoitzaren zaletasunrak uztartzea ez da beti erraza izaten. Eta are gehiago zailtzen da seme-alabak ditugunean, lehentasuna ematen baitiegu seme-alabei eta haien premiei garapenaren etapa guztietan. Txikiak direnean eskolaz kanpoko jardueretara laguntzen diegu, pintura, musika, hizkuntzak edo kirolera eta abar. Tarte horretan, zer egiten dugu guk?... Itxaron, kafea hartu, aspertu edo dena batera.

Egin ezazu zuk ere kirola. Entrenatu. Zaindu zaitez

Denbora hori zergatik ez guretzat hartzea, geure burua zaintzeko, gure ongizatea ziurtatzeko. Aukeretako bat izan liteke guk ere kirola eta jarduera fisikoak egitea, osasunean eragin positiboa dutenak: gaixotasunak prebenitzen dituzte, arrisku kardiobaskularrak murrizten dituzte, pisua mantentzen laguntzen digute, hezurrak indartzen dituzte eta gure osasun mentala eta animoa hobetzen dituzte. Gauza guztiak onak.

Egun eta ordutegi anitz; zure beharrekin bat

Tira, animatu. Betiondon cross training jarduera praktikatzeko aukera duzu. Cross Training jarduerak era anitzeko entrenamendua da, ariketa kardiobaskularrak eta ariketa muskularrak konbinatzen dituena, monitore baten gidaritzapean. Bere helburu nagusia egoera fisikoa hobetzea da. Klasearen beharren arabera, gaitasun espezifiko bat edo bestea hobetzera bidera daiteke. Egokia da pertsona gehienentzat.

Gainera, premium tarifa kontratatuta duen edozein pertsonak egin dezake bat jarduera horrekin, bertan izena eman dutenez gain. Baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da.

Ordutegiak:

Astelehenetik ostegunera bitartean, bi aukera: 17:30etik 18:25era edo 18:30etik 19:25era.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan