Ziklo itxiera Ermuko enpresa aitzindarientzat

Ermuko Enpresarien Elkarteak berrogei urte baino gehiagoko zikloari amaiera eman dio gaur, erakunde bezala desegin ondoren. Elkarteak kudeaketa eta ibilbide horretan lortu dituen diru-funtsak eman dizkio udaleko fundazio bati. Jesús Del Valek, erakundearen azken presidenteak, 115.000 euroko banku-txekea eman dio Ermuko Izarra Fundazioari, "ekintzailetza babesten eta ekintzaileei negozio-ideiak aurrera ateratzen laguntzen" jarrai dezan. Del Valek eskaera bat egin du: "ez dadila ekarpen hutsa izan, eta akabo. Etorkizunean, laguntza jasotzen duten ekintzaileek jakin dezatela nondik datorren zatitxo bat. Udalaren aurrekontuaren barruan ur tanta bat izango da, sinbolikoa, Ermuan enpresa ekimenak eta aberastasuna sortzeko hazia".
Herriko alkate eta Izarra Fundazioko presidente Juan Carlos Abascal "Txitxo" k denbora horretan Elarteak egindako lan garrantzitsua azpimarratu du, udalerriaren industria-ibilbidearen zati bat eta lankidetza publiko-pribatuaren adibide. Alkateak erakundearengan jarritako konfiantza eskertu du, "gizartearentzat enplegua eta aberastasuna eragiten duten enpresak sortzearen alde lanean jarraitzeko konpromiso irmoa" agertu du.
Tenneco Automotive Ibérica SAko kide, Jesús Del Valek duen sentimendu-nahasketaren gogoeta partekatu du: "batetik, pena da, proiektu bat ixten edo bukatzen delako; bestetik erruarena, agian fundatzaileen ekimenari eusten jakin ez dugulako; gehixeago egin ahal genezakeen agian? Etorkizunerako itxaropena, munduaren egitura sozialki, ekonomikoki, demografikoki eta soziologikoki aldatu delako; gaur egun beste modu batekoa da". Alde itxaropentsu eta positiboan, "garapen ekonomikorako espazio berriak irekitzeko edo sortzeko lan egingo duen Izarra Fundazioan lekukoa uztea, Elkartearen helburuei jarraibidea emateko irtenbide izango baita".
Abascalek dohaintza nabarmendu du; gure gizartearen mugarri eta erronkei aurre egiteko hain beharrezkoa den lankidetza publiko-pribatuaren erakusgarri gisa, bitartekoak eta sinergiak uztartu eta batuaz. "Zuen beharra dugu eta zuekin kontatzen jarraitu nahi dugu; zuen ikuspegia ez galtzeko; zuen esperientzia eta ezagutza mantendu nahi ditugu, mentoring-eko kasuetan bezala. "Beren aukeretan sinesten duten, beren helburuen alde borrokatzen eta proiektuak aurrera ateratzeko arriskua gain hartzen duten ekintzaileei laguntzen jarraituko diegu. Erronka hori gain hartzen dugu" amaitu du.
Ekitaldi instituzional horretan Ermuko Pedro Urreta, Jesús Del Val, Marcos Sánchez de Lemförder, Juan Carlos Abascal, Izarra Fundazioko zuzendaria, Josu Ansola eta Rosalía Herrera izan dira.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan