Zineforum saioa krispetekin hausnarketarako

25.04.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Berdintasuna
Gizartea
Emakumearen Topaguneak 'Bar Bahar. Entre dos mundos ', filma proiektatuko du 18:00etan, sarrera doan

Ermuko Emakumearen Etxeko Jabekuntza Eskolak aurrera jarraitzen du 2024ko lehen seihilekorako prestakuntza tailer, hitzaldi eta jarduerekin. Programazio horrek emakumeak gaitzeko eta trebatzeko konpromisoa erakusten du, ahalduntzearen hiru mailetan: pertsonala, soziala eta politikoa.

Gaurkoan hasiera emango zaio "Hausnarketen krispetak: zineforum feminista ostadar klabean" atalari. Bihar -apirilak 26- Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna bakia.  Egun horren helburua da lehentasun sexual desberdinak dituzten emakume guztiak errespetatuak, baloratuak eta gizartean bere espazioak izan ditzatela, inolako diskriminaziorik gabe. Zineforum-jarduerak genero-arauei aurre egin eta aniztasuna ospatzen duten istorio zirraragarrietan murgiltzea proposatzen du.

Biña proiekzio eta saio: apirilean eta ekainean

Gaur "Bar Bahar. Entre dos mundos" titulukoa proiestatuko da, Maysaloun Hamoud zuzendariarena. Israelgo zinta bat, 2016koa. 96 minutuko film luze honek Tel Aviveko apartamentu batean bizi diren hiru emakume palestinarren istorioa kontatzen du. Salma, Laila eta Nur tradizioaren eta kultura modernoaren arteko oreka bilatzen saiatzen dira. Hirurek erabaki dute Tel Aviven aske bizitzea, beren jaioterrietatik urrun. Hirurek maitasuna bilatzen dute, baina laster konturatuko dira haiek aukeratutako harreman bat ez dela erraz lor daitekeen zerbait. Emakumearen Topagunean, 18:00etatik 20:30era. Sarrera doan. "Errotik" kooperatiba feministak dinamizatuko du saioa.

Hurrengo zineforum saioa ekainaren 27an egingo da, LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan. Egun horretan Alejandro Marín zuzendariaren "Te estoy amando locamente" filma eskainiko da, 2023an estreinatua. Homosexualitatea jorratzen duen drama. Trama Sevillan garatzen da, 1977an. Homosexualitatea delitu den une honetan, Reme, bere semearekiko maitasunak mugitutako ama tradizionala, artista izan nahi duen nerabea, Andaluziako LGTBI mugimenduan sartuko da, paradoxikoki Elizaren baitan.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan