Zorionak Imanol Alvárez eta Anne Erauskin Bera Berako zazpigarren kopagatik

Super Amara Bera Berak titulu bat gehiago eskuratu zuen atzo Malagako Martin Carpena Kirol Jauregian jokatutako XLIV Erreginaren Kopako finalean KH-7 Granollersi 31 eta 26 goleko markagailuaz irabazita. Bere zazpigarren Erreginaren Kopa da, kopan Atticgo Elx, Mecalia Atletico Guardes eta atzo KH-7 Granollers taldeei irabazita.
Kirol lorpen horrek aletxo ermuarra ezezik Debabarrenekoa ere badu, entrenatzaileak Imanol Alvarez Arruti baita; eta taldeko zerrendan dagoen eskuin muturrean jokatzen Anne Erauskin Martinez baitugu. Gainera, Elgoibarko (Debabarrena) June Loidi Etxaniz ezker hegalaria ere tartean da. Bi jokalariek minutuak finalean parte hartu zuten eta hainbat minutu jokatu zuten. Erauskinek 2 gol egin zituen Donostiako taldearentzat. Imanol Alvarezen erreginaren hirugarren kopa da eta Anne Erauskinen lehena.
Oso topaketa zirraragarria, abiadura handikoa eta kalitatezko distirak izan zituena. Kataluniako taldea bere lehen finalera iritsi zen eta ezin izan zuen fase erregularrean sailkatutako lehen taldea mendean hartu. Bera Berak eskarmentu handia du eta ofizioz jokatu zuen, azken lau Kopako tituluari ihes egin baitio. Ikusi xehetasunak Espainiako Eskubaloi Federazioaren kronikan.
2024ko Erreginaren Kopa Donostian jokatuko da eta Bera Bera izango da talde anfitrioia. Maria Jose Telleria kirol diputatuak, Fernando Diez Super Amara Bera Berako presidenteak eta Tati Garmendia Donostiako klubeko arduradunak jaso zuten bandera federazioaren eskutik, Martin Carpena pabiloian.
Super Amara Bera Berak liga titulurako play-offak jokatuko ditu ostiraletik aurrera Gijonen.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan