Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Bilboko Construcciones Amarbe, S. L. enpresak Zubiaurre eta Zerukoa kaleak lotuko dituen igogailu publiko berri bat eraikitzeko lanei ekin die gaur, Hirigintza Sailak ezagutarazi duenez. Azpiegitura horrek hamar metro eta erdi inguruko (10,40 m) desnibela gaindituko du, eta bi puntuen arteko pertsonen irisgarritasuna bermatuko du. Enpresa esleipendunak bost hilabeteko epea -urrira arte- du obra gauzatzeko eta lana 257.488,52 euroren truke egingo du, BEZa barne. Igogailu berri hori urteko azken hiruhilerako prest egongo dela aurreikusi da.
Lanak ofizialki gaur hasi dira, enpresako eta udal-bulego teknikoko teknikariek egindako ekitaldi batean, non zuinketa-akta sinatu duten. Bilboko I-Ingenia enpresak izango du obraren zuzendaritzaren ardura. Igogailuak bi geraleku izango ditu: bata, beheko solairuan, kabinan (Zubiaurre kalea) 180 gradura sartzeko gunean, eta bigarrena, goiko solairuan (Zerukoa kalea), 10,44 metroko altuera bete ondoren.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan