Lomi Powerreko aparkalekua arautzeko ordenantza

Trafikoak eta aparkalekuak eragin handia dute gure hirietako ingurumen- eta bizi-kalitatean. Horiek arautzea udalen eskumena da, eta aparkalekuen bidezko erabilera lortzea du helburu.

Aparkatzeko sistema arautu bat ezartzea, aparkatzeko espazio berean egoteko ordu-muga duena, besteak beste, tresna egokia da udalaren helburuak lortzeko.

Lomi Power-eko lurpeko aparkaleku berriak ibilgailuak aparkatzeko 90 plaza ditu, txandakatzeko zein egoiliarrentzat.

Sistema honek behar bezala funtziona dezan, zerbitzua erabiltzeko baldintzak ezarriko dituen ordenantza bat egin behar da. Beraz, ordenantza berri honek Lomi Power-eko aparkaleku zerbitzu publikoa arautuko du.

Ermuko Udalak ordenantza proposamena aurkeztu du eta zure ekarpenekin osatzen laguntzea nahi dugu.

Imagen

Kontsulta ezazu ordenantza proposamena

Kontsulta ezazu ordenantzaren beharra justifikatzen duen txostena

BETE EZAZU HEMEN GALDETEGIA

Helburuak

Ordenantza honen helburua Udalaren jabetzako lurpeko aparkaleku estalian 3.500kg-rainoko ibilgailuak aparkatzeko Udal Zerbitzu Publikoa mugatuko duten arauak ezartzea da.

Ordenantza honetako aginduak Ermuko Udalaren jabetzako lurpeko aparkaleku publiko estalietan aplikagarriak dira, Zearkaleko 1. zenbakian kokatuak, eta edozein erabiltzaile behartzen dute.

Parte-hartzaileak
 
Proposatutako araudia eman eta aberastu nahi duen edozein pertsona, ermuarra izan ala ez.
 
Parte-hartzeko bideak eta kontaktua
 

Interesdunek galdetegi hau betez parte har dezakete. Epea otsailaren 22an amaituko da.

Ordenantza honi buruzko edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Ermuko Udaleko Hirigintza Sailarekin.

 

 

Formulario

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan