Goienkale

Santa Zezilia kalea izenez ere ezaguna zen aspaldi, eta Erdikokale kalearen goikaldean dago. Honen atzean setioa edo harresia zegoen, herria erabat mugatzen zuena. Bere garaian, Errege Bidea kale honetatik igarotzen zen.

1794ko Konbentzioko gerraren ondoren, Erdikokale osteko etxe-ilara erabat kiskalita geratu zen, eta gune berri bat osatu zuten udaletxearen, eskolen, plazaren eta frontoi berriaren inguruan.

Ondoren, "goiko kalea" izenera aldatu zuten. Eraikin aipagarrienak Lobiano Jauregia (egungo Kultur Etxea) eta desagertutako Zerkaburu/Santu baserria dira.

Imagen
Vista de la calle Goienkale desde Izelaita