Folkez Blai 2023
Aurkezpena
Ermuko Udalak, herriko folk musika taldeekin lankidetzan, Folkez Blai folk taldeen XVIII. lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.
Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; eta bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek eta aurreko edizioko talde irabazleak ere kontzertua eskainiko dute lehiaketako taldeek egingo duten oholtza beretik.
Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 8tik 10era bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.
Oinarriak
- Lehiaketan parte hartu ahal izango dute bere errepertorioan folk musika duten talde guztiek, estilo eta modalitate anitzetan, baldin eta gehienez ere bi disko argitaratu badituzte.
- Lehiaketako taldeek lau abesti jasotzen dituen grabazioa bidali beharko dute, eta abesti horietatik gutxienez bik originalak (propioak) izan beharko dute. Bidalketa horretan taldearen historiala, argazkia, helbidea, harremanetarako posta elektronikoa eta telefono bat adieraziko dira Folkez Blai, Folk taldeen XVIII. Lehiaketa titulupean. Materiala bidaltzeko:
- Posta arruntez Ermuko Udaleko Kultura Sailera: Lobiano Kultur Gunea. Goienkale 10, 48260. Ermua (Bizkaia).
- Posta elektronikoz: plopez@udalermua.net helbidera idatzita.
- Grabazioak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartekoa da.
- Lehiaketako epaimahaiak 6 talde aukeratuko ditu bigarren fasean parte hartzeko. Fase horretan taldeek zuzenean jo beharko dute aurtengo irailaren 8, 9 eta 10ean, Orbe Kardinalaren plazan egingo den jaialdian. Talde bakoitzaren emanaldiak gutxienez 45 minutu iraungo du eta ordu betea (60 minutu) ez du gaindituko.
- Lehiaketaren bigarren fasean talde bakoitzak eman beharreko emanaldiak noiz izango diren (egun eta ordu zehatza) epaimahaiak erabakiko du eta aldez aurretik jakinaraziko zaie partaideei.
- Sailkatuta suertatu arren sarituak ez diren talde guztiek 500€ jasoko dituzte, emanaldia egiteko Ermuraino etorri behar izanagatik laguntza moduan.
- Lehiaketaren bigarren fasea hasi aurretik, horretan parte hartuko duten taldeek lehiaketara aurkeztutako abestiak propioak direla jasotzen duten agiria sinatu beharko dute. Zuzeneko emanaldian eurenak propio diren abestiak eta ez diren gainerakoak ere interpretatu ahal izango dituzte.
- Finalera iristen diren taldeek lehiaketara aurkeztutako grabazioan bildutako lau abestiak jo beharko dituzte zuzeneko emanaldian.
- Epaimahaia beren beregi eratuko da, herriko folk taldeetako kideekin eta Udaleko ordezkari batekin. Honek, bere azken erabakia eta lehiaketako irabazlearen ezagutaraziko ditu, irailaren 10ean.
- Bi sari banatuko dira: lehenengoa 3.000 eurokoa izango da, eta bigarrena, 1.500 eurokoa (zergak barne).
- Talde irabazleak Folkez Blai jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko du gonbidatu gisa. Data eta katxeta antolakuntzaren eta taldearen artean adostuko dira.
- Epaimahaiak lehiaketa osoa edo lehiaketako sariren bat hutsik uztea erabaki dezake.
- Lehiaketan parte hartzeak lehiaketa arautzen duten oinarriak onartzea dakar. Oinarriak interpretatzerakoan zalantzarik sortzen bada, epaimahaiak kasua aztertu eta erabakia hartuko du.
Talde gonbidatuak
Kuttune (Euskadi)
Iazko lehiaketaren irabazlea, Kuttune Euskal Herriko musika talde bat da, euskal folklorea eta Iberiar Penintsulako folklorea beste ikuspuntu batetik interpretatzen dituena, lurralde hauetako erritmo eta melodia tradizionalak munduko beste toki batzuetatik datozen sonoritateekin nahastuz.
Euskal Herriko, Iberiar penintsulako, Afrikako, Mediterraneoko, Erdialdeko Asiako eta Kubako musikako doinuak batzen dituzte, baita jazzekoak eta musika klasikokoak ere.


Kroke (Polonia)
Oso ezagunak folk musikaren entzuleen artean, Kroke taldeak 30 urte betetzen du. Eta urteurren hau ospatzeko Loud Silence (Oriente Musik) izeneko albuma aurkeztuko du kontzertuan
Tradizionalki, Krokek Erdialdeko eta Ekialdeko Europan ditu sustraiak. Hala ere, konposizio berri horiek haratago doaz Europa eta Mediterraneoa baino urrunago dauden eskualdeen eraginekin. Kantu erabat berriak eta harrigarriak dira, baita musikarientzat beraientzat ere. Benetako sorpresa. Baina, jakina, ez dute jatorrizko esentzia galtzen.
Artista handiek beren musikarekiko miresmena erakutsi dute, Steven Spielbergek Schindlerren Zerrenda Krakovian filmatu zuenean edo Peter Gabrielek Womaden entzun zituenean gertatu zitzaion bezala. Handik urte askotara, Peter Gabrielek kontzerturen batean agertokia partekatzera gonbidatu zituen. Nigel Kennedyrekin ere kolaboratu dute, garai guztietako biolin-jotzaile klasiko onenetako batekin, eta kontzertu ugari egin dituzte harekin.
Bentazaharreko Mutiko Alaiak (Euskadi)
Bentazaharreko Mutiko Alaiak euskara eta kantua ardatz dituen taldea da.
Ekimen partehartzailea izatea gustatzen zaie, kalean daudenak parte hartu eta euskal kantutegiari astindu bat eman.


Fouraleda (Ermua)
Galiziar eta zelta-erritmoak hurbiltzen dizkigu herriko gaita-jole banda honek Alboka Musika Eskolako trikitilariekin batera.
Aurtengo lehiaketan parte hartuko duten taldeak
LA TROJE (Madril)
La Troje hirukoteak Galiziako, Gaztela-Leongo edo Irlandako musika tradizionaleko zenbait bitxi ezagutarazi nahi ditu, besteak beste, eta, aldi berean, erro horietan guztietan oinarritutako konposizio berriak sortzen ditu.
Bere ibilbidea 2020an hasten da. Espainako eszenatoki ugaritan ibili ondoren, bere zuzenekoen hiru single esanguratsuenak kaleratzea erabaki du


Negra Cucaracha Terrorfolk (Euskadi)
Negra Cucaracha Terrorfolk laukote arabarra giro apokaliptikoa garatzen du folk amerikarra eta horrorpunka zikin eta azkarragoa nahastuz.
Gasezko maskarak erabiliz abesten dute, bateria, banjoa, kontrabaxua, antzinako pozoi-lata batez egindako gitarra... zurkaizten dute, eta horrek agerian uzten du lo-fi musikarekiko, one man bandekiko eta do it yourself filosofiarekiko duten erakarpena.
Melodia ilunekin batera, izurik klasikoenetik hasi eta B serieko zinemaraino doazen istorioak daude. Proposamen kementsua eta beldurgarria da, eta eszenaratzea ez duzu galdu nahi izango.
Klezmerama (Valentzia)
Klezmeramak Klezmer musikaren errepertorioa eta yiddish antzerkiaren kultura aberatsa (ekialdeko herrialdeetako adar juduaren jatorrizkoa) lantzen ditu, yiddishean dituen jatorrizko testuak errespetatuz eta baita lirikoki gaztelaniara eta ingelesera egokituz ere.
Klezmer musikak oso soinu konbinazio estetiko eta musikalki interesgarria erakusten du, alaitasuna biziki ospatzen duena, baina aldi berean nostalgia eta atsekabea sentitzen dituena.
Klezmerama ez da geratzen kantu horiek modu tradizionalean interpretatzen.
Hizkuntza modernoagoa eta elektronikoagoa erabiltzen du, sentsibilitateak mugitzeko eta, aldi berean, publikoa dantzarazteko gai dena. Taldearen estiloa biolin elektrikoak gidatzen du, eta rock, rap, rumba, funk eta tango erritmoak nahasten ditu, publikoa mundu berri batera eramanez, tradizioan eta berrikuntzan aberatsa.


X-Fanekaes (Katalunia)
Folkezblaira itzuli da, punkfolk estilorik hutsalenean bere abesti berriak aurkezteko, bere bereizgarri den espiritu eta esentzia berarekin. Erritmoen, soinuen, energiaz beteriko abestien, uztartze ezin hobeko soinuen analgama aberatsaren eta haize freskoaren mestizajearekin itzultzen da, sustraiko musikaren egungo panorama aberasteko.
OLMO (Valentzia)
Ølmo, Gloria Aleza Zaragozá eta Enrique Galdeano Aguirreren proiektua da, beste talde batzuekin agertokiak partekatu dituzten musikariak, inprobisazioan, antzinako melodiekin esperimentazioan eta konposizio propioetan oinarritutako programa bat planteatuz. Rabel, fidula, nyckelharpa, setarra edo rubab bezalako instrumentuen bidez, entzuleak murgiltzen dira Pertsiako, Erdi Aroko edo Herri Aroko oroitzapenak dituzten soinu-giroetan. 2023rako Ølmo, Pirinioetako mendiak Zetaren Ibilbidearekin lotzen dituen ibilbide musikal batean oinarritzen da, lehen aipatutako instrumentuen sonoritate desberdinak ezagutuz.


TOR (Galiza)
2018an jaio zen Galiziako folk zeltiko Galiziarrean erreferentziazko laukote berria, eragin desberdineko eta nazioarteko folk eta zelta panoraman ibilbide luzea duten lau musikarik osatua: Cástor Castro (egurrezko flautak, buzukia, ulna), Félix Castro (anglo concertina, akordeoi diatonikoa, gaita galiziarra, kanako gaita), Xosé Liz (buzuqui) eta Álvaro Iglesias (Contrabajo). Taldearen errepertorioa galiziar tradiziotik hartutako jatorrizko instrumentu kantuen setek eta konposizio propio batzuek osatzen dute, nagusiki Arquivo Castro Vicenteren landa-lanetik datozenak.
Gainera, Portugalgo, Euskal Herriko edo Gaztelako musiken gai iberiko berriak txertatzen dituzte. Bere errepertorioan muiñeirak, jotak, alboradak, pasacorredoirak eta piruxaldak agertzen dira, pausatuagoak diren beste gai batzuekin batera, hala nola alalasak, erregeen kantuak, balsak edo mazurkak.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du