Adinekoen opor programan izena emateko epea zabalik
Zerbitzu Sozialen eta Adinekoen Institutuak (IMSERSOk) adinekoen 2005-2006 denboraldiko opor programan izena emateko epea zabaldu du. Eskabide-orriak udal zerbitzu sozialetako bulegoan jaso daitezke ekainaren 30era bitartean. Interesatuek bulego horietara jo dezakete, bertan eskabide-orria eman eta hori betetzeko argibideak emango baitizkiete, zalantzarik izanez gero, horiek argituz. Eskabideak bete ondoren, horiek Gizarte Gaietarako Ministeriora bidali behar dituzte. Opor programa honetan parte hartu ahal izateko ondoko baldintza hauek bete behar dira: Espainian bizitzea eta laguntzarik gabe, norbere kabuz baliatzea; 65 urte edo gehiago edukitzea eta sistema publikoko jubilatu pentsioduna izatea. Oporretan pentsiodunak eta horien ezkontideak joan daitezke eta, %45eko edo goragoko minusbaliotasuna duten seme alabak baita ere. Azken hauek, logela beren gurasoekin konpartitu behar dute. Aurtengo denboraldirako eskaintzen diren aukerak bi dira, batetik penintsula barneko lekuak eta balear irlak eta, bestetik, 8 eguneko egonaldiak Kanarietan, Portugalen, kultur zirkuituetan edo natura turismoko egoitzetan. Adinekoek arreta zuzenerako telefono bat ere aukeran dute interesatuek, hain zuzen ere, ondoko hau: 901.10. 98. 99
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du