Marrazki bilduma ikusgai haurrentzako liburutegian

16.06.05
Udal Liburutegia

Egunotan marrazki bilduma ikusgai dago Ermuko haurren liburutegian. Marrazkiak ‘Círculo Solidario Euskadi’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) utzi ditu. Erakusketa datorren ekainaren 23ra arte iraungo du eta sarrera dohainik da. Aipatu GKEak kanpaina bat garatu izan du munduaren zabaltasun eta aniztasunaz ohartu gaitezen, ‘gure hurbileko mundu txikiari besterik ez diogula erreparatzen uste baitu. Kanpainaren barne, ikastetxeetako ikasleekin lantaldeetan jardun du eta mapen proiekzioak egi ditu, bidai agentzia eta liburu denda espezializatuetan.

Jarraian, marrazki lehiaketa bat antolatu du, jende ororentzat zabalik izan dena, partaideek mundua antzematen eta ikusten duten bezalaxe adierazi zezaten. Orain, jasotako lanetatik aukeratu diren hainbat erakusketan jarri dira. Erakusketak helburu bikoitza du; batetik, artista heldu eta gazteek mundua ikusteko dituzten modu ezberdinak eta horiek egindako lanak ahalik eta jendetzarik gehiena ikus dezala. Eta bestetik, mundu ugari posible diren ideiaren inguruan hausnarketa zabaltzea, guztion artean gizakiontzat mundu justuago bat eraiki dezagun.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki