Alkatearen kabineteko oharra

21.06.05
Kultura eta Gazteria

2005eko Santixauetan ekitaldi erlijiosoak ezabatzeari buruz udal web-gunean eta beste hedabideren batean argitaratutako albistearen aurrean Ermuko Udalak ondokoa adierazi eta argitu nahi du:

ALKATEAREN KABINETEKO OHARRA:

  1. Ermuko jai nagusietan, oro har, ospatu ohi ditugun ekitaldi erlijiosoak ez direla inolaz ere ezabatu eta, bereziki, ez dela suspenditu patroiaren omenez ospatzen dugun Meza Nagusia. Jai-batzordeak ez eta Toki-gobernu batzordeak ez dute kontsideratu inoiz, ospakizun hori jai egitarauan agertu behar ez zuenik.
  2. Akatsa, datu-transmisioaren interpretazio oker batengatik gertatu da, orri batetik bestera jauzia egiterakoan jazoera horri zegokion testu zati galdu baita.
  3. Amaitzeko, barkamena eskatu nahi dizuegu albistea bere horretan agertzeagatik kezka eta egon ezintasuna jasan duzuen guztiei, hori ez baitzen gure asmoa. Halaber, herritar guztiak gonbidatzen ditugu Santixauetan parte hartzera.

Ermuko alkatetzako kabinetea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du