XI. ERMUA HIRIA LITERATUR LEHIAKETAKO saridunak erabaki dira
XI. Ermua Hiria literatur saria Joaquina López Jurado kordobarrak eskuratu du “Se cierra una puerta” lanarekin, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Halaber, Gixoneko Susana Cidón Garcíak eta Zaragozako Mª Luisa Frisa Graciak, akzesit bana eskuratu dute, “La acompaño en el sentimiento” y “De labios de un extraño” idazlanengatik, hurrenez hurren.
Euskarazko atalean, lehenengo saria Josu Waliño Pizarro zumaiarrari esleitu zaio “Narinhel” obragatik. Tania Alonso Estévez ermuarrak berriz, akzesita jaso du “Koloreak asmatu baino, aurkitu egin ziren” narrazioarekin.
Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria José María de Juan Alonso madrildarrari egokitu zaio, “Sólo para tus ojos” olerkiarengatik. Euskarazko atalean, irabazlea Irati Goikoetxea Asuabarrena beasaindarra izan da, “Berrogei lapurren berriketa” konposizioarekin. Poesia generoan eta gaztelania atalean akzesitak eskuratu dituzte, eta Eumelia Sanz Vaca, Valladolidekoa, “Bajo la luz azul de la farolas” eta “Inalcanzables cimas” lanei esker. Euskarazko olerkietan berriz, akzesita Oier Guillán Bermúdez Oiartzuarrari eman zaio, “Kalerik urrunenak” lana dela-eta. Saritutako lan guztiak Torreta Etxea aldizkarian argitaratuko dira, iraileko alean. Narratibako irabazle bakoitzak 360 euro eskuratuko ditu eta poesiakoek berriz 240 euro hurrenez hurren. Akzesitarekin saritutakoek, aldiz, plaka oroigarria hartuko dute.
Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, azpimarratzekoa da ehunetik gora lan aurkeztu direla lehiaketara. Horietatik, 64 narratiba atalean aurkeztu dira eta beste 41 poema olerkietan. Sexuen banaketari dagokionez, aipatu behar gizonezkoak gehiengo izango direla. Horrela, narratiban 27 gizon eta 12 emakumek parte hartu dute. Poesian ere, datuak antzekoak izan dira, 23 gizon eta 7 emakumek lanak entregatu dituztelarik. Euskarazko lanen artean, berriz, emakumeak nagusi izan dira, bostetik bost autore femenino izanik narratiban eta lau emakume eta hiru gizon poesiagintzan.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du