Kolektibo gay batek antolatutako argazkien erakusketa

29.06.05
Kultura eta Gazteria

EHGAM kolektiboak argazki multzo bat ikusgai jarri du, Emakumearen Topagunean zabaldu berri duen erakusketan. Bildumaren leloa ‘Gure borrokaren koloreak’ da eta, irudi horien bitartez, gay eta lesbianentzat eskubide berberak aldarrikatzen dira. Erakusketa hau ‘Gay eta lesbianen eskubideen nazioarteko eguna’ ospatzeko jardueren barne antolatu izan da. Argazkiak Emakumearen Topaguneko erakusketa aretoan egongo dira datorren uztailaren 12ra bitartean. Erakusketa 9,30etatik ordu 1 t’erdietara bitartean bisitatu daiteke goizez edo, 4etatik 8etara bitartean, arratsaldez. Sarrera doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du