Uztaileko mobilizazioen VIII. urteurrena

06.07.05
Kultura eta Gazteria

Asteburu honetan Ermua askatasunaren alde mobilizatuko da berriz ere, Miguel Angel Blanco Garrido zinegotzia zenaren bahiketaren eta, ondorengo, erailketaren zortzigarren urteurrena betetzen delako. Ermuko herritarren ekimenak uztailaren 9ko gaueko 10etarako ekitaldi bat antolatu du San Pelaio parkean. “Ermua: bilgunea” titulupean egitarau bat argitara eman dute eta sarreran 1997ko uztailean izandako mobilizazioei eta terrorismoaren kontrako borrokan gizartearen ekarpenari buruz hitz egiten da. Larunbat gaueko ekitaldian, ondoko kolektiboetako kideek parte hartuko dute: Foro Ermua, Terrorismoaren biktimen Elkartea, COVITE, ‘Miguel Angel Blanco’ Fundazioa, ‘Basta Ya’ herritar plataforma eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioa. Ekitaldian, Agustin Ibarrola artistak, ‘Askatasun Sugarraren VIII. edizio honetako saria jasoko du. Herriko alkatea den Carlos Totorikaren hitzek amaiera emango diote ekitaldiari. Antolatzaileek herritarrei dei egin diete egun horretan “kandela bat piztu dezaten, askatasunaren alde”.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du