Erdi-aroko azoka Sallabente auzoko jaietan
Sallabente auzoan aste bukaera honetan ospatuko diren jaietako ikuskizun nagusiena Erdi aroko II. azoka izango da. Iazko arrakasta ikusi ondoren, antolatzaileek erabaki dute proposamena errepikatu eta berori zabaltzearen aldeko apustu berria egitea. Azako gaur irekiko da eta igander arratsaldera arte zabalik iraungo. Aurtengo azokak postu, partaide eta ikuskizun gehiago izango ditu eta ‘Salmantino’ tabernatik hasi eta autobidearen aurreko eraikinera arteko 500 metroko tartean jarriko da. Programak iragarritako ikuskizunen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, antzerki emanaldiak, kalejirak, malabaristak eta su-jokoak. Larunbat eta iganderako iragarrita daude kale ikuskizun bi, ipuin kontalari eta antzezleekin, bata eguerdiko ordu bat eta erdietan eta bestea arratsaldeko 8etan. Sallabenten aste bukaera honetan ikusi ahal izango dira garaiko giroan murgildutako taberna, txosna arabiarra, beira,zura eta metala lantzeko tailerrak eta ogia erretzeko garai hartan erabiltzen zen labea.
Antolatzaileek prestatutako egitarauan bi dantzaldi iragarrita daude, lehen gaur gauerako eta bigarrena igande gauerako. Larunbatean, berriz, ‘Flipin folk’ eta ‘Nemon’ talde ermuarrek folk kontzertua emango dute. Baina musikaz gain, beste gauza asko ere izango dira, proposamen eskaintza zabala baita. Aurreikusitako guztietatik batzuek aipatzearren, ondokoak zerrendatu ditzakegu: gaztelu puzgarriak, lehiaketak, txapelketak, mahai-jokoak, erakusketak, altuera-jauzia sardina eta saiheski erreen banaketa eta jota nafarren kantaldia. Sallabentek Ermuko auzoetako 2005eko jaiei amaiera emango die, datorren astean ‘Santixauetako’ herriko jai nagusien programari hasiera emango baitzaio ofizialki.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du