San Pelaion eraikiko diren BOEn 30 etxebizitzen zozketara onartutako eta baztertutakoen zerrendak jendaurrera jarri dira

11.07.05
Hirigintza

San Pelaion eraikiko diren BOEn 30 etxebizitzen zozketara onartutako eta baztertutakoen behin-betiko zerrendak jendaurrera jarri dira gaur kontsultatu daitezen, hogeita hamar egunetan. Jendaurrera jartzeko epeari hasiera eman zaio gaurko egunean alkatea den, Carlos Totorikak, zerrendak onartzen zituen dekretua sinatu eta gero. Datozen hogeita hamar egunetan interesatuek zerrendak aztertu ahal izango dituzte udaletxeko iragarki-oholean edo udalaren web-gune honen bidez. Hilabete horretan interesatuek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte udal erregistroan, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 8,0etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Zozketa udaren ostean egingo da, hain zuzen ere datorren irailaren 21ean.

Onartutako behin-behineko zerrendan guztira 807 ermuar agertzen dira, zeintzuek zozketa horretan parte hartu ahal izango duten. Baztertutakoen zerrendan, berriz, 343 biztanle daude, baldintzaren bat ez dutelako bete. Amaitzeko, hirugarren multzo batean jasotako beste zerrenda batzuk dauden, non eraikiko diren etxeetatik minusbaliatuentzat egokitutako etxebizitzen zozketara onartutakoak jasotzen diren. Azken mota honetan 6 pertsona daude zerrendatuta, minusbaliotasun graduaren arabera. San Pelaioko zozketa hau aurreikusita dauden hirutik lehena izango da, gerora zehaztuko baitira San Antonio auzoko beste 30 etxebizitzetarako zozketaren eta Abeletxeen eraikiko diren 101 etxebizitzetarako zozketaren datak. Aipaturiko zerrendak udalera etorri dira Eusko Jaurlaritzako ‘Etxebide’ erakundetik, interesatuek bertan inskribatu eta horrek eskatutako baldintzak bete behar baitzituzten.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko