-Santixauak 2005-eko egitaraua jada kalean da

12.07.05
Kultura eta Gazteria

2005eko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala argitaratu berri da. Tiradaren 7000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasi dira, argitaletxetik jaso bezain pronto. 6500 ale banatuko zaizkie egunotan eta gainerakoak ondoko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko dira. Egitaraua hiru formatutan atera da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkena, aldizkari itxurako handia (A4). Egitaraua Ermuko udalak eta Leóneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean. Egitarauaren azalean Ernesto Etxabe eibartarraren kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘El Correo’ egunkariko argazkilari eta lankidearenak, Julio Callejarenak, dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari buruzko zerbitzu sozial eta komunitarioen leloak; eraso sexistei eta etxeko lanen banaketari buruzko emakumearen alorreko leloa eta udal euskararen zerbitzuko mezua jasotzen dira. Halaber, Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoa ere erantsi da. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du