2005eko Santixauak: gaurkoan jokoen saio gehiago eta kontzertua
Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘kuboen’ proba eta soka tirako finalak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan. Gauean, Kolonbiako ‘Pasajeros’ taldeak kontzertua emango du Valdespinako Markesaren parkean. Saioa hamar eta erdietan hasiko da. Emanaldi hori ‘Komite Internazionalistak’ antolatu du.
Bihar, ‘Umeen eguna’
Bihar umeek izango dira nagusi herriko jaietan, egun osoko ekitaldiak haientzat izango baitira. Egunari hasiera emango zaio goizeko hamar eta erdietan, buruhandien irteerarekin. Hamaiketan umeentzako parkea irekiko plazan eta eskulanak egiteko tailerrak antolatuko. Elementu puzgarriez osaturiko parkea goizean eta arratsaldean erabili ahal izango da. Arratsaldeko bostetan txokolate-jana izango da eta, bi ordu beranduago, ‘Auskalo’ taldeak girotuko duen haurrentzako dantzaldiari emango zaio hasiera. Eguna ‘Arima Beltza’ taldearen blues eta rock kontzertuarekin amaituko da. Ikuskizuna gaueko hamar eta erdietan hasiko da Valdespina Markesaren parkean. Emanaldia,’Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du