BOE etxebizitzen zozketako behin-behineko emaitzen aurrerapena

21.09.05
Hirigintza

Ikusmin handi egon da gaur eguerdian BOE motako etxebizitzak zozketatzeko udalak antolatutako ekitaldian. Ehunka pertsona bildu da udal kiroldegian zozketa zuzenean jarraitu ahal izateko. Jendetza ugari ezin egontasunez eta isil-isilik zain egon da beren zenbakidun bola irtengo ote zen edo hurrengo zozketara bitartean itxaron beharko zuten. Azkenean, bildutakoetatik hogeita hamarrek arnas lasaiago hartu ahal izan dute, patuak zorioneko egin ondoren, tentsio eta urduritasunak uxatu baitituzte. Nolanahi ere, bertaratutako askoren artean komentatu da poza eta euforia adierazpenik ez dela izan esleipendunen. Ermuarrak oso zuhurrak direla agertu dute, hala aukeratutakoak nola hurrengo batera itxaron beharko dutenen artean.

Hedabide honetan ematen dugun behin-behineko zerrenda, zozketako emaitza ofizialen aurrerapena da, datozen egunotan xehetasun eta zabaltasun gehiagoz informazioa emango baitugu. Zozketa puntualtasunez hasi da eguerdia pasa ondoren. Mahaian ondoko hauek egon dira: Rafael María Ortíz Montero, Ermuko notarioa; Carlos Totorika, alkatea; Félix Prol, hirigintza alorreko zinegotzia eta, Juan Carlos Abascal, PROMOSA sozietateko teknikaria. Prozesuaren inguruko azalpenak eman ondoren ekitaldia hasi da, minusbaliatuentzako etxebizitzetatik hasiz. Horretarako, “bombos.com” enpresako langileek zenbakidun bolak sartu dituzte bonboetan. Lehenengo ontzitik etxebizitzen zenbakiak atera dira eta bigarrenetik, zorioneko esleipèndunei zegokienak. Lehenengo zati hori amaitu eta gero, bigarrenari ekin zaio 28 etxebizitza estandarrak esleitu bitartean. Amaitu aurretik, ordezkoen zerrendetarako zenbakiak eta atera dira. Bertaratutako ermuarrek mahaiaren ezker eta eskuman jarritako bi pantaila handiren bitartez jarraitu ahal izan dute zozketaren emaitzak.

Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako hainbat zinegotziek ere ekimena ikusi eta jarraitzeko bertan izan dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko