Karra Elexaldek atzeratu egin du gaurko emanaldia
Karra Elexaldek ez du gaur Ermura etortzerik izango, gaixorik dagoelako, Kultura udal sailak aditzera eman berri duenez. Aktoreak lumbalgia du eta ezin izango da bertaratu gaur gaberako programatu zegoen emanaldira. Elexaldek gaurkoan bere azken lana, ‘Ahuntza eta miss Yoe’s’ titulatutakoa, aurkeztu behar zuen Ermua Zineman. Kultura sailak adierazi duenez, Elexaldek etortzeko ahalegina egin eta azken momentura arte itxaron du, hobera egingo zuelakoaren uste eta esperantzarekin. Azkenean, tamalez, ez da horrela izan eta sendatu ez denez atzokoan adierazi zuen ez duela etortzerik izango, emanaldiaren atzerapena eskatuz. Hortaz, ikuskizuna hurrengo baten egingo da, nahiz eta eguna zehazteke dagoen oraindik.
Udal Kultura sailak iragarri duenez sarrerak erosi dituztenei dirua bueltatuko die datorren astelehenetik aurrera.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du