-Desarmada- ikuskizuna, poesia eta musika biltzen dituen proposamena

30.09.05
Kultura eta Gazteria

‘Galatea’ taldeak gaur gauean poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Zineman, gaueko 10,15etan. Sarrera doakoa izango da, salbuespen gisa, muntaia Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duelako. Antzezlanaren titulua ‘Desarmada’ da, poesia, musika eta dantza uztartzen dituen kalitatezko ikuskizun eta proposamen ausarta. Emanaldiaren haria musika da eta honi gaur egungo emakume olerkarien testu poetikoak gehitu zaizkio.Horren barne, munduko eta kultura ezberdinetako autoreak bildu direlarik, besteak beste: Gioconda Belli, Itxaro Borda, Wislawa Szymborska edo Gloria Fuertes.

Ekitaldia udal liburutegiak antolatu du, irakur zaletasuna sustatzeko urtean zehar prestatzen dituen jardueren barne. Galatea taldearen zuzendaria Analupe Hernándezek da. Taldekideak eta bakoitzaren lana, berriz, ondokoa da: Iñaki Urrutia, José Luis Sancho eta Analupe Hernández ahotsak ipintzen dituzte; Fernando Velázquez biolontxelo eta baxu jolea; Juan Pérez Mena gitarra akustikoa; Jonathan Joven piano jolea; Aitor Rubio gitarra elektrikoa, eta Ziomara Hormaetxe, dantzaria.

Konposizio musikal eta testuen egileak, Analupe Hernandezek, dioenez, ‘Desarmada’ lanak aldarrikapen-konfigurazio sakona du. Idazle hauen bizipenen adierazpena da, berezko dituzten armak erabiliz, hau da, hitza eta euren buruetatik hasita desarmatzeko uste sendoa, euren hutsak eta gurariak helarazteko, euren emozioak erakusteko eta, batez ere, euren emakune borroka zabaltzeko”.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du