-Kixote Mantxako- obraren IV. mendeurrena ospatzeko jarduerak

17.10.05
Udal Liburutegia

Udal liburutegia buru belarri murgilduta dago ‘Kixote Mantxako’ obraren IV. mendeurrena ospatzeko programatu dituen jardueratan. Gaur bertan hasiera emango zaio pertsonaia eta eleberriari buruzko lehiaketa bati. Horren titulua Zer dakizu Kixoteri buruz? da eta ondorioztatu daitekeenez, pertsonaiari, eleberriari edo idazleari buruzko galdera-sorta bati erantzun beharko zaio. Lehiaketa bi kategoriatan banatuta dago, parte hartzaileen adinaren arabera. Lehenengo kategorian 18 urtera bitartekoek sartuko dira eta, bigarrenean, berriz, adin horretatik gorako guztiak. Parte hartu nahi duten guztiek bi bide izango dituzte, bata, betikoa, paperezko galdera-sorta bete eta udal liburutegian jarritako ontzian lagatzea eta, bestea, web-gune korporatibo honen bitartez galdetegi elektronikoa betetzea. Galdetegia bete eta erantzun zuzenak ematen dituzten guztien artean sariak zozketatuko dira. Galderen zailtasuna mailakatua dago eta galdera bakoitzean pista garrantzitsu bat emango da.

Halaber, liburutegian oraindik ere zabalik dago ‘Kixote’ri buruzko orotariko materialen erakusketa. Bertan liburuak, ikus-entzunezkoak eta abar aurki ditzakegu, bai umeentzat baita helduentzat ere. Material guzti horren barne ere, beren berez prestatu den gida bata dago, protagonistaren eta obra garatzen den zonaldearen inguruko azken lanen beri ematen duena. Adierazten diren azken material horien artean bidaia gidak, sukaldaritza-liburuak, beste eletan argitaratutako edizioak, musika eta filmak daude, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki