-Querida Wendy- filma zine-klubeko emanaldian

20.10.05
Kultura eta Gazteria

‘Mudo Drogot’ taldeak ostegunetarako antolatzen duen zine-klubean gaur gauean ‘Querida Wendy’ filma ikusi ahal izango da. Pelikula Thomas Winterberg zuzendari danimarkarrarena da. Filmak EEBBetako Estherlope herrian bizi den gazte bakartiaren historia kontatzen du. Egun batean Dick gazteak errebolber txiki bat aurkitzen du eta, bakezale sutsua bada ere, armak liluratu eta erakarri egiten dio. Herriko beste gazte batzuekin isilpeko elkarte bat eratuko du. Taldearen arau garrantzitsuenetako inoiz armarik ez erabiltzea izan arren, laster konturatuko dira, arauak arau izanik, horiek ez betetzeko eginak daudela. Filma hilabete honetako zine independentearen ziklokoa da. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 2,60 € balio du eta 2 euro bazkideentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du