-On Kixote-ren argaki lehiaketa, bilbotar batek eskuratu du
‘On Kixote’ren laugarren mendeurrenari atxikita udal liburutegiak antolatutako argazki lehiaketa Koldo Vázquez Viguera bilbotarrak eskuratu du. Epaimahaiaren ustez honek aurkeztutako ‘Amaginarrebakide’ argazkia izan da onena eta horregatik eman diote lehen saria, 225 eurokoa. Ermuarrek aurkeztutakoetatik aukeratutakoa, Joaquín Sánchez Romerok ‘Erraldoia’ tituludunari eman dio epaimahaiak. Honek, 100 euroko saria jasoko du.
Lehiaketako bigarren saririk ez da eman eta hutsik utzi da, epaimahaiaren irizpideari jarraiki. Lehiaketara guztira zazpi autoreren 13 argazki aurkeztu dira. Autoreetatik hiru emakumeak izan dira eta beste laurak gizonezkoak. Epaimahaia ondokoek eratu dute: Santos Vega Carrascok, ‘Ostarku’, Ermuko argazkilaritza taldeko kidea, Ignacio Pérez Jiménez, ‘El Correo’ egunkariko argazkilari profesionala eta Sara Gago Pascual, udal liburuzaina.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki