Liburutegiko irakurleek aukeratu dituzte udako libururik gustukoenak

24.10.05
Udal Liburutegia

Guztira ehun eta hogeita hamalau irakurlek parte hartu dute, udal liburutegiak ‘Udako liburua’ lelopean antolatutako lehiaketan. Parte hartzeko eskatzen zen gauza bakarra fitxa bat betetzea zen, udan irakurtzeko proposatutako liburuen artean gustukoena adieraziz eta norberaren datuak ipiniz. Orain egun batzuk, parte hartu duten guztien artean zozketa egin zen, dozena erdi liburu banatzeko.

Hamalau urtetik beherakoen multzoan hirurogeita hamahiru (73) pertsonek eman zuten beren iritzia. Iritzia eman zutenen artean, saritutakoak izan dira ondorengo hauek: Inés Lejardi, Aroa del Olmo, Lorena Arias eta Abraham Elkorobarrutia.

Hamalau urtetik gorakoen multzoak, beren iritzia hirurogeita bat (61) irakurlek eman dute. Guzti horien artetik, liburu banarekin sarituak izan dira Raúl Gonzalo eta Andoni Ruíz.

Haur eta gazteen atalean, boto gehienak jaso dituzten aleak ondoko hauek izan dira: ‘Mi gato Angus, el primer morreo’, Louise Ronnisonena, eta “Saxo y rosas”, María Arregirena.

Helduen atalari dagokionez, botu gehien jaso duten liburuak ondokoak izan dira: ‘La sombra del viento’, Carlos Ruiz Zafónek idatzitakoa, ‘La herbolera’, Toti Martínez de Lecea arabarrarena; ‘El código da Vinci’, Dan Brownena, eta “El zorro, Isabel Allende idazlariarena.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki