Mikel Urdangarinek -Dana-, bere azken diskoa aurkeztuko du ostiralean Zineman

02.11.05
Kultura eta Gazteria

Mikel Urdangarin kantautore zornotzarrak bere zazpigarren eta azken diskoa aurkeztuko digu, etzi Ermua Zineman emango duen zuzeneko kantaldian. Ekitaldia San Martin kulturalaren egitaraukoa da. Emanaldia 22,15etan hasiko da eta sarrerak 8 euro balio dute. Kontzertua ‘Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, antolatu du eta udagoieneko ostera zirkuituan txartatzen da. Emanaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren eta BBKren babesa jaso du.

Mikel Urdangarinek bere musika ibilbidean aurrera egin eta DANA izenburua daraman diskoa gauzatu du. Lan hurbila, beroa eta ausarta, non, orain arteko esperientzia nahiz talde profesional baten konplizitatea lagun, Urdangarin inoiz baino emankorrago eta indartsuago ageri zaigun. Sarrerak, jada, salgai daude eta udal kultura sailak Komentukua kalean duen bulegoetan eskuratu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du