Aldaketak liburutegian, arreta zuzenagoa eskaintzeko

18.11.05
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak aldaketak egin ditu bere instalakuntzetan, herritarrei arreta zuzenagoa eskaini ahal izateko xedez. Aldaketak instalakuntza osoan eragina izango badute ere, batez ere hiru zonaldeetan jardun izan da. Horietako lehena, materiala mailegatzen den eta hemeroteka dagoen guneak izan dira. Bertan mostradorea eta honen kokapena aldatu da, zonalde baxuago bi jarri direlarik. Mostradorearen atzeko aldea eta ikus-entzunezko materialak artxibatzen diren armairua handitu egin da eta alboan, eskuman, prentsa eta aldizkariak irakurtzeko espazioa ere berrantolatu egin da.

Bestalde, haurrentzako liburutegian mostradore berri eta berezi bat jarri da, espazio hori eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen erabiltzaileei hobeto atenditu ahal izateko. Egun gutxi barru, bertako argiteria ere aldatu egingo da berri bat jarri ahal izateko. Azken aldaketa horrek, amaiera emango dio aurtengo urteko obren atalari.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki