Bihar goizean estazioko garajeak zozketatuko dira

13.12.05
Hirigintza

Udal honek bihar goizean Estazioko plaza berri horren azpian eraikitzen ari diren 71 garaje partzelak zozketatuko eta emakida administratibo bidez esleituko ditu. Hau da ‘Domaco’ enpresa ohia zegoen orubean, 634 nazionalaren eta tren geltokiaren arteko espazioan hain zuzen ere. Zozketa publikoa da eta Osokoaren Bilkura aretoan eginen da, goizeko 9etatik aurrera. Garaje-partzela horietan esleipendun izateko 90 bat ermuarrek izena eman dute, zeintzuek abenduaren 9ra bitartean guztira hirurehun eta hogeita hamalau eskabide aurkeztu dituzte. Eskabide kopuru handi horren arrazoia ondokoa da: partzelak tamainaren arabera 6 taldetan banaturik daudela eta hainbatek talde bakoitzera eskabide bana, gutxienez, aurkeztu izan duela. Zozketara aurkeztu ahal izateko beharrak baldintza-pleguan jasota daude eta horien artean ondo hauek daude, Ermuan erroldaturik egotea, automobila edukitzea eta horri dagokion trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga bertan ordaintzea. Halaber, esleipendun gaiak ez dute ibilgailuak gordetzeko garajerik edo lonjarik eduki beharko. Zozketan alkatea eta udalean ordezkatuta dauden alderdietako bozeramale bana egongo dira, udalbatzako idazkari eta kontu-hartzailearekin batera.

Plaza azpiko egitura horrek soto bi izango ditu, bakoitzean 37 garaje-partzela izanik. Nolanahi ere, horietatik hiru ‘Eusko Tren’ enpresarentzat gordeta daude udal honen eta enpresa horren arteko hitzarmena dela medio. Gainera, beste lau partzela pertsona minusbaliatuentzat gordetakoak izango dira. Eraikuntza F.-3 izenez identifikatutako orubean egiten ari da, ‘Estazio’ 03 exekuzio-unitatearen konpentsazio-proiektuaren barne dagoena. Orube horrek 1.119,75 metro karratuko azalera du. Partzelak banakakoak izango eta itxita egongo dira. Bihar esleituko diren administrazio-emakidak 2080. urteko abenduaren 31ra arte luzatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko