Estazioko garajeen zozketako behin-behineko emaitzak

14.12.05
Hirigintza

Osokoaren Bilkuran Estazioko garaje-partzelak esleitzeko gaur goizean Osokoaren Bilkuran udalak egin duen zozketaren emaitzak dagoeneko ikusgai daude kontsultatu nahi dutenentzat. Zerrendak web-gune korporatibo honetan eta udaletxeko iragarki-oholean ikus daitezke. Baldintza pleguan zehaztutakoari jarraiki ekitaldian, ‘Domaco’ enpresa ohia zegoen orubean, 634 nazionalaren eta Izelaieta kaleko tren geltokiaren arteko espazioan hain zuzen ere, eraikitzen ari diren 71 garajeak zozketatu dira. Zozketa minusbaliatuentzat erreserbatutako plazekin hasi da, jarraian sei multzotan banatutako partzelekin jarraituz. Ekitaldiko buru gisa, Félix Prol alkateaordeak jardun du, udalean ordezkaritza duten alderdietako bi kide izan dituelarik, PPko Antonio López eta EAJ-PNVko Lorenzo Iturriagagoitia, hain zuzen ere. Hauekin guztiekin batera, udaleko idazkaria eta kontu-hartzailea ere bertan izan dira. Zozketara dozena bat pertsona inguru bertaratu da, ekitaldia zuzenean ikusi eta lekuko izateko.

Aukeratutako guztiek, emaitzaren berri eta jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egunetan adierazi beharko diote udalari, zozketaren emaitza hori eta tokatu zaien partzela onartzen duten edo hari uko egiten dioten.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko