Gaur egin da etxebizitzak zozkatzeko aurtengo azken ekitaldia

21.12.05
Hirigintza

Aurrekoetan baino ikusle kopuru txikiago baten aurrean egin da gaurko goiz hotzean BOE motako etxebizitzen aurtengo azken zozketa ekitaldia. Gaurkoan udalak Izelaieta kalean, ‘Cuchillería del Norte’ enpresa ohiaren lursailean hain zuzen, udalak sustatuta eraikiko diren ‘28 etxebizitza zozkatu dira. Espero ziren etxebizitza kopurua baino bi gutxiago zozkatu dira, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat erreserbatutako biak ez baitira zozkatu, etxebizitza mota hori eskatu dutenen zerrendarik ez zegoelako. Zozketa iragarri baino ordu laurden beranduago hasi da, hamabiak eta laurdenak pasa ondoren eta prozesua gauzatzeko, berriz ere, ‘bombos.com’ enpresako langileak kontratatu ditu udalak. Zozketa berrehun bat pertsonek zuzenean jarraitu dute, pista, harmaila, pasillo eta kafetegitik hain zuzen ere. Mahian herriko notarioa, Rafael Ortíz Montero, Carlos Totrika, alkatea, Felix Prol, hirigintza alorreko zinegotzia, eta Juan Carlos Abascal, PROMOSA sozietateko teknikaria egon dira. Halaber, PSE-EE-PSOE, PP eta IU-EB udal taldeetako hainbat zinegotzik ere zozketa jende artetik jarraitu dute.

Kanal honetan eskaintzen dugun behin-behineko emaitzen aurrerapen honetan, pertsonen izen-abizenak, etxebizitza bakoitzaren altuera eta metrajearen xehetasunak eta planoa jasotzen dira. Emaitzok hilabetez jendaurrera jarriko dira, interesdunek kontsulta eta alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori bukatutakoak, emaitzak behin-betikotzat joko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko