Azterketak direla-eta, ordutegi berezia liburutegian

05.01.06
Udal Liburutegia

Astelehenetik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, otsaileko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle guztientzat.

Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da urtarrilaren 9tik otsailaren 28ra bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere goizaldeko ordu 1ak arte. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da eta aste bukaeretan ohikoa mantenduko delarik, hau da, goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta, arratsaldez 4etatik 8etara.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki