Pintura Eskolako ikasle gazteen lanak ikusgai jarriko dira

16.01.06
Udal Liburutegia

Udal Pintura Eskolako ikasle gazteek aurtengo ikasturteko lehen hiruhileko amaitu berrian pintatu dituzten lanak bildu eta ikusgai jarriko dira gaur arratsaldetik aurrera. Erakusketan eskolako haurrek pintatutako taulatxoak ikus daitezke, horien artean natura hilak pintatzeko teknikak ezagutu eta lantzeko egin dituzten hainbat. Halaber, zirkoko irudiak errepresentatzen dituzten koadroak ere aurkituko ditugu, horiek gizakion gorputza eta horren mugimendua irudikatzen ikasteko landu baitituzte. Azkenik, horretarako baliatu eta erabili dituzten hiru dimentsiotako irudi eta objektuak ere bertan izango dira.

Ermuko Udal Pintura Eskolan 5 urtetik 16ra bitarteko 110 ume eta gazte daude matrikulatuta aurtengo ikasturtean. Horiek guztiak, zortzi taldeetan banatuta daude eta eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izaten dituzte, Bizkaia Etorbidean dagoen ‘Torreta Etxea’ eraikinean. Pintura Eskolan bi irakasle ari dira jardunean: Rosa Basoa eta Natalia Arrieta, hain zuzen ere. Erakusketa gaurtik hasi eta urtarrilaren 28ra bitartean egongo da zabalik. Erakusketa bisitatzeko ordutegia ondokoa da; lan egunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbatetan goizeko 10etattik eguerdiko ordu 1era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki