-Arratsaldean kontu-kontari- ekimenaren saio arrakastatsua

08.02.06
Udal Liburutegia

Hogeita hamar bat umek parte hartu zuten pasa zen larunbatean udal liburutegiko haurren gelan eginiko ipuin kontalariaren azken saioan. Gela entzulez lepo zegoen, Maite Franco kontalariak bere saioa hasi aurretik. Dagoeneko bi saio egin dira eta horietan parte hartu duten entzule kopuruaren arabera ekimenak harrera oso ona izan duela esan dezakegu. Gurasoek eta haurrek larunbat arratsaldetan liburutegira atsegintasunez jo izatearen arrazoien artean ere, jasaten ari garen negu gorri eta hotzak ere, hein batean eragina izaten dihardu.

Maite Francok hiru ordu laurdenez egindako saioak 5 urtetik 9ra bitarteko hogeita hamar inguru umeren atentzio erakartzea eta haiek ‘liluratzea’ lortu zuen. Erabilitako ipuinen errepertorioa zabala izan zen eta kontatutakoen artean aipatzekoak dira Gianni Rodari autorearen “Sudur iheslaria” eta “Inora ez zihoan bidea”. Ipuin horiek jasota daude ‘Elkar’ argitaletxeak kaleratutako ‘Telefonozko ipuinak’ liburuan. Horien ondoren tradizioko hainbat ipuin kontatu zituen Francok; ‘Natura hizketan’ eta ‘Manex eta Piarres’, kasurako, Elkar argitaletxearen ‘Egizu lo’ argitalpenean jasotakoa eta bigarrena ‘Kalandraka’ etxearena, hurrenez hurren. Saioa amaitu aurretik, ’28 ipuin barre egiteko’ liburuko pasarte bat kontatu zitzaien, ‘Foka txikiaren ipuinak’ titulatutakoa.

Ale horiek guztiak udal liburutegian daude eta maileguan hartu eta etxera eraman daitezke irakurtzeko. Larunbateko ipuin kontalari Maite Francok, saioaren amaieran aditzera eman zuenez, ‘giroa oso bikaina izan zen’ eta hainbat gurasok ‘interes handia agertu zuten’, erabilitako materialari buruzko gauza zehatzak galdetu baitzituzten.

Haurrak kontu-kontari ekimenean.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki