Inauteri jaiak sustatzen dihardu liburutegiak

16.02.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegia Inauteri jaiak sustatzeko buru-belarri lanean dihardu otsaila osoan zehar. Hilabete hasieratik bere aretoko toki ikasterrazean stand bat jarri zuen, mozorro, maskara, makillaje eta osagarriei buruzko argitalpen eta liburuekin, erabiltzaileek zertaz jantzi eta mozorroa nola egokitzen laguntzeko xedez. Bibliografi horren artean mozorro ezberdinak aukeratzeko eta horiek prestatzeko bide eta ideiak eskaintzen dira, ondoren bakoitzaren gustura norberak egokitzeko. Materialaren artean hainbat aldizkari daude, mozorroak josten laguntzeko tamaina naturaleko hainbat patroi dakartzatenak. Material hori guztia, maileguan hartu daiteke edo fotokopiatzeko eskatu daitezke.

Tailerrak eta ‘Eguen Zuri’

Inauteri aurreko bi asteburuetarako. Liburutegiak 6tik 11 urtera bitarteko gazteentzat bi tailer antolatu ditu. Aurreko larunbatean horietako lehena egin zen, ‘Mozorro zaitez liburutegian’ lelopean. Saioan 15 gaztek hartu zuten parte eta partehartzaileek etxeko gauza eta materialekin modu eta erosoan mozorroak egin eta jantzi zituzten. Saioa antzinako Egipto lurraldeari dedikatu zitzaion. Gazteek aldez aurretik izena eman zuten eta oso gustura egon ziren ikasten eta praktikatzen. Antolatzaile eta partehartzaileen –batez ere haien gurasoen- ustez esperientzia oso positiboa izan zen.

Haurrak mozorrotutak

Etzi bigarren tailerra izango da eta egun hori jaietarako makillajeari dedikatuko zaio. Plazak mugatuak direnez gero, aldez aurretik izena eman beharko dute parte hartu nahi duten guztiek. Izen-ematea doakoa da eta bertan erabiliko den material guztia, antolatzaileen kontura izango da.

Datorren ostegunean, otsailaren 24an, herrian ‘Eguen zuri’ deritzogun eguna ospatuko dugu. Egun horretan udal liburutegia dekoratu eta girotu egingo da, Egiptoko liburutegien giroa erakutsi nahian. Egun horretan, lurralde horretako biztanleek janzten zituzten arropa eta modura jantzita joaten diren umeei opari bana emango zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki