-Irakurlearen eguna-, liburutegiaren ekimen berria
Udal liburutegiak ‘irakurlearen eguna’ deritzan figura ezarriko du, irakur zaletasuna eta bertako mailegu zerbitzua sustatzen jarraitzeko. Hilabete honetatik bertatik, hileko 23. eguna ‘irakurlearen eguna’ izango da Ermuko udal liburutegian. Hogeita hirugarrena aukeratu da, nazioarteko ‘Liburuaren eguna’ apirilaren 23an ospatzen delako. Hortaz, hemendik aurrera hile bakoitzeko 23an liburu sorta zozketatuko da, erabiltzaileen adinari egokiturik kasu bakoitzean. Hori horrela, haur, gazte eta helduen taldeko erabiltzaileetako bati zozketatuko den liburu bana egokituko zaie. Liburuak une bakoitzean gehien saldu diren tituluetatik aukeratuko dira.
Zozketan sartuko dira egun horretan liburuak maileguan hartu eta eraman dituzten erabiltzaile guztiek. Horretarako nahikoa izango dute, izen-abizena, norberaren hainbat datu eta telefono zenbakia eskatzen dituen txartela bete eta mostradorean bertan izango den ontzian sartzearekin. Ekimenak liburuen mailegua sustatu eta erabiltzaileak saritu nahi du. ‘Irakurlearen egunaz’ estreinakoz bihar, otsailaren 23an, egingo da lehen aldiz.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki