Brontzezko domina jauzi hirukoitzean

06.03.06
Kirolak

Jorge Vega Rueda ermuarrak jauzi hirukoitzean brontzezko domina eskuratu berri du estatuko txapelketa batean. Oraingo hau eskuratzen duen bigarrena da, orain dela bi urte ere brontzea lortu baitzuen, Valentzian izaniko edizioan. Ermuarrak duela egun batzuk Donostian eta pista estalian jokatutako Espainiako txapelketan podium gainera igo da, 15 metro eta 10 zentimetroko jauzia egin eta gero. Ermuarrak urteko markarik onena lortu zuen seigarren eta azken saiakeran, saltaririk onenen artean kokatuz. ‘Bidezabal’ taldeko kirolariak, Donostian jokatutako txapelketara arte, aurten zuen erregistrorik onena 15,10 zen, Gasteizen lortutakoa.

Beste emaitza batzuk

Altuera-jauzian, bestalde, Alex Soto ermuarrak ere txapelketa borobila egin zuen, dominarik lortu ez bazuen ere. Sailkapenean hau laugarren geratu zen, 2 metro eta 12 zentimetroko jauzia egin eta gero. Mikel Jimenénez taldekide galdakarrak, hiru zentimetro gutxiago saltatu zituen (2,09 m) eta, azkenean, zortzigarren postuan geratu zen sailkapen orokorrean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere