Plazatik Iparragirrerainoko eskailera eta arrapala mekanikoak
Orbe Kardinalaren plazatik Iparragirre kaleraino igotzeko eskailera eta arrapala mekanikoak errealitate bihurtzeko bidean dira. Aste honetan bertan egindako Osokoaren Bilkuran Udalbatzak mekanismo horien proiektua prestatzeko eta obrak exekutatzeko baldintza teknikoen plegua onartu zuen. Jendea igotzeko sistema horiek estaliak egongo dira mekanismoak eta erabiltzaileak eguraldiaren ondorioetatik babesteko. Horrela eskailera eta arrapalak seguruagoak eta erosoagoak izango dira. Baldintza-pleguak onartu eta gero prozesua abian da eta orain kontratazio atala dagokio hurrengo izapide eta bultzadak ematea. Hemendik aurrera egin beharrekoen artean, deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta inskribatzeko epe bat irekitzea izango dira, ondorengo lehiaketa eta enkantean parte hartu ahal izateko. Epea itxi eta segidan, kontratazio mahaia eratu eta bildu egingo da, baldintza-pleguan jasotako irizpideen arabera obra zibila nori esleitu erabakitzeko.
Proiektuaren ezaugarriak
Kontratuaren xedea proiektuaren exekuzioa, obren zuzendaritza segurtasun eta osasun azterketa, obra zibileko kalitatearen eta exekuzioaren kontrola dira. Halaber, azpiegitura horiek estaltzeko egitura eta horien mantenu osoa. Enkantera aterako den aurrekontuaren zenbatekoa 1.460.762,58 euro dira, horren azpitik eskaintzen dena, hobekuntza gisa hartuko delarik. Proiektuari aurre egiteko Udaleko aurtengo aurrekontu orokorrean kontsignazioa eta partida propio bat daude. Obra exekutatzeko epea zortzi hilabetekoa izango da, esleipena egin ondoren hasiko dena kontatzen. Zortzi hilabeteetatik lehena proiektuak prestatzeko izango da eta gainerako zazpiak obra zibila eta instalazioa bera egiteko. Esleipena egite aldera jarraitu eta baloratuko diren irizpideak bere garrantziaren arabera eta goitik behera ondokoak dira: eskaintza ekonomikoa 65 puntu, mekanismoen mantenu zerbitzua 25puntu eta obra egiteko erabiliko den epea beste 10 puntu.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko